Alde batetik, loturik idaztekoak dira bigarren osagaia -gune duten hitz-elkarteak ; beraz, desegokiak dira natur gune, natura-gune moldeak. Bestetik, 25. arauaren arabera, -tura bukaerako hiru hitzek (natura, kultura, literatura) azken -a hori gal badezakete ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian erabaki da [EH:naturagune] izatea forma estandarra, eta, hiztegia harrezkerokoa denez, hiztegiari egin behar zaio kasu.
EUSKALTZAINDIA. “Hitz elkartuak: zale (naturazale/naturzale)”, Jagonet galde-erantzunak.