Amerikar eta amerikano ez dira sinonimoak adiera guztietan. Sinonimoak dira amerikanok Amerikari dagokiona edo Amerikako herritarra adierazten duenean: Amerikanoek/Amerikarrek Irakeko hiriburua bonbardatu dute (hala ere, AEBko herritarrak izendatzeko, zuzenagoa da estatubatuar esatea; amerikano/amerikar, berez, kontinenteko guztiak baitira).
Amerikano izenondoak, ordea, badu beste adiera bat: Ameriketatik (aberasturik) itzuli den euskal herritarra (osaba amerikanoa, euskaldun amerikanoak...). Esanahi horretarako, ez da amerikar erabiltzen; hau da, amerikar ez da erabiltzen indiano esanahia adierazteko. [EH]