Konkabo eta ahur (hala dagokion adieran) sinonimoak dira, eta biak onartzen ditu Euskaltzaindiak. [EH]
Geometriako —eta, oro har, zientzia eta teknologiako— lanetan, konkabo hitza lehenetsi ohi da; hau da, nazioarteko kultura-erroz osaturiko terminoak erabili ohi dira, estilo-hobespen gisa. Ispilu konkaboa.
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).