Euskara Batuaren Eskuliburua

komunztadura juntaduran: sing./plur.?

komunztadura juntaduran: sing./plur.?

Emendiozko juntadurak —eta juntagailuaren bidez eginikoak, alegia— aditza pluraleko komunztadura hartzera behartzen du oro har: Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu. Liburu bat eta aldizkari bat erosi nituen.

 

Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ez den zenbait kasu:

- Juntatzen direnak perpausak izatea: Gu estutzeak eta ernegatzeak hutsa balio du.

- Juntatzen direnak izen abstraktuak izatea (orduan bi moldeak —singularra eta plurala— zilegi dira): Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa / ez dira behar adinakoak.

- Juntagaiak sinonimoak edo erreferente berekoak izatea (emendio-asmorik gabekoak edo multzoa adierazten dutenak izatea, alegia), eta ñabardura zein, bi moldeak zilegi izan litezke: Hemen erabili den/diren {arreta eta zehaztasuna}. Bazkaria geuk egingo dugu, zuek {ogia eta ardoa} ekarri behar duzue/dituzue, besterik ez.

- Elipsi-jokoa eta intonazioa tarteko, deskribapenetan eta gisakoetan nahieran: 16 cm inguru luzeko gorputza [duena] eta 20 cm-ko isats oratzailea duena / 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats oratzailea dituena.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (114, 49-57).

— “Emendioa adieraztea: komunztadura juntaduran”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: komunztadura (ospe eta entzutea ez da behar adinakoa)”, Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper