Kolpatu eta jo (edo kolpekatu) ez dira sinonimo; zauritu du sinonimoa kolpatuk. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Ganibet-ukaldiz kolpatu zuten.
Hartara, atea ez da kolpatzen, baizik eta jotzen edo kolpekatzen. Era berean, teklak, danborrak, txalaparta eta gisakoak ere ez dira kolpatzen, jotzen edo kolpekatzen baizik. Danborra jo/kolpekatu. [EH]