Zuzenak dira bi esapideak, eta erabilgarriak. Aldaera estandar gisa, hil edo biziren alde ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegia. [EH]
Hil edo biziren gisakoak dira beste hauek ere, berez elkarren kontrako esapideak izan arren, ez baitute egiazki aukera adierazten: Goiz edo berandu, ikasiko du. Lehentxeago edo beranduago, etorriko da. Testu motaren arabera, modu batera edo bestera agertzen dira ezaugarriok.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (30-31).
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (104).