gurasoak ≠ aitak

gurasoak ≠ aitak

Ez dira gauza bera gaur aiten bilera izango da’ (aitak badira, denak gizonezkoak dira) eta ‘gaur gurasoen (aita eta amen) bilera izango da’. Ezta ere ‘zure aitonak etorri dira’ (bai aitaren eta bai amaren aldeko aitonak, alegia) eta ‘zure aitona-amonak etorri dira’ (etorri direnak aitona eta amona baldin badira). Ezta ere ‘D ereduan matrikulatu ditu seme-alabak’ eta ‘D ereduan matrikulatu ditu semeak’ esaldiak. ( seme-alaba)

Antzeko arazoa dago beste hauekin ere: anaiak (≠ anai-arrebak), jaunak (≠ jaun-andreak), osabak (≠ osaba-izebak), erregeak (≠ errege-erreginak... ( errege-erregina (pl.))). Baztertzekoa da erreferentzia maskulinoa soilik erabiltzea.

 

Guraso # aita-amak. Ez dira beti baliokide osoak.

a) Guraso hitza pluralean erabiltzen da gehienetan, eta orduan baliokideak dira (Aita-ama / guraso hoberenak, bakoitzarenak. Gure lehen guraso / aita-ama izan ziren Adam eta Eva). Baina guraso singularrean ere erabil daiteke aita edo ama adierazteko (Adam gure lehenbiziko gurasoa. Ondore txit gaiztoaren guraso eta aitona izan zen hura), eta orduan ez dira baliokideak. [EH]

b) Bestalde, kontuan hartu behar da, tradizionalki hala izan bada ere, ‘gurasoak’ (pluralean) ez direla beti ‘aita-amak’: gurasoak izan daitezke bi ama edo bi aita ere.

 

 

Kontu hori esplizituki dauka adierazita Euskaltzaindiak 25. arauan: “[...] ordain jatorrak seme-alabak, errege-erreginak eta aita-amak (edo gurasoak) dira euskaraz; inoiz horien lekuan agertzen diren erregeak, aitak eta gisakoak ez dira onargarriak”.

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: guraso (gurasoa, gurasoak)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper