• Izen berezietan, NON eta NONDIK kasuetan, izenaren azken kontsonantea -n edo -l bada, kasu-markak bai -ko/-go eta bai -tik/-dik izan litezke: Iruneko/Irungo, Irunetik/Irundik, Usurbileko/Usurbilgo, Usurbiletik/Usurbildik.
• Izen arruntetan ez da hala. Hitz-oinarrien azken kontsonantea -n edo -l izanik ere, -tik eta -ko dira kasu-atzizkiak beti: etxetik, menditik, zuhaitzeko, intereseko..., eta, orobat, haranetik, irailetik, karteleko, aitzineko, eguneko...
• Adberbioekin, berriz, -go eta -dik moldeen alde egiten da nagusiki: nondik, inondik, handik, oraindik..., nongo, inongo, hango, oraingo... Adierazgarria da, esaterako, eguneko (iz.) vs egungo (adb.) bikotea.
EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (272-274).
—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (479-481).
— “Lekua adieraztea: -tik/-dik (barrenetik/barrendik; hurbiletik/hurbildik)”, Jagonet galde-erantzunak.