Bi hitz dira. Finantzari izena da (‘finantzen munduan dabilen pertsona’): sei finantzariz osatutako administrazio-kontseilua. Finantzario, berriz, izenlaguna: arazo tekniko eta finantzarioak. Beraz, ez da egokia finantzariri izenondo balioa ematea: *arazo finantzariak (> arazo finantzarioak edo finantza-arazoak). [EH]