ez(-) (adberbio, izen, partikula...)

ez(-) (adberbio, izen, partikula...)

FORMA. 1. Zenbait izen eta izenondotan, loturik doa: ezaxola, ezdeus, ezegiteko, ezegoki, ezeroso, ezgai, ezgauza, ezikasi, ezizen, ezjakin, ezohiko, ezordu, ezurte, ezuste...; guraez, nahiez, jakinez, noraez, ondoez... [EH]. 2. Izenondo berri batzuetan, ondokoari marratxoz lotzen zaio: ez-organiko, ez-gramatikal, ez-metal, ez-konfesional... [EH]. Badira sarri erabiltzen baina oraindik Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri ez direnak ere: ez-formal, ez-perfektu, ez-burutu, ez-arrazional, ez-arauemaile, ez-periodiko, ez-ofizial... 3. Euskarak, askotan, badu bestelako bide egokirik horrelakoak emateko: ez-arautu > arautu gabe(ko); ez gubernamental > gobernuz kanpoko. 4. Aditzaren era burutuaren eskuinean, ez du marratxorik hartzen: Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea. 5. Azken molde horretako batzuk erabat lexikalizatu dira, eta loturik idazten dira: nahiez, guraez (Oheratu zen erregina bihotzeko nahiez handiarekin. Lanpostu batean nahiezik dagoena), jakinez (Hasiberriaren jakinezarekin. Gazte jakinezari erakusten). [EH] ( des-/ez-)

 

IZENA DENEAN. ‘Gabezia’ adierazten du. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue. Adiera horretan, aurreko sintagma partitiboan joaten da: beldurrik eza; adostasunik eza; ohiturarik eza...; tradizioan apenas erabili den hitz-elkarketan (adostasun-eza). Badira, hala ere, forma ihartu gutxi batzuk (arestian aipaturiko guraez, nahiez eta horiek). [EH]

 

BESTELAKO OINARRIZKO ERABILERA NAGUSI BATZUK [EH]

a) Ezezko esaldiaren marka da, eta aditz laguntzailearen edo trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela. Ez da gaiztoa. Ez dauka dirurik. Ez omen dator.

b) Esapide jakin batzuetan ere ageri da: ez aditu(arena) / entzun(arena) / ezagun(arena) / ikusi(arena) egin. ( -ena egin: tontoarena egin (*tontoa egin))

c) Baita lokailu-lanetan ere: ez eta... ere, ez... ez, ez eze, ez ezik... ( ere lokailua)

 

IDAZKERA: EZTA ala EZ DA? Etorriko zara, ezta / ez da? Euskaltzaindiak ez du araurik eman auzi horretaz; beraz, ‘ezta?’ nahiz ‘ez da?’ idatz daiteke oraingoz. Jakin beharrekoa da, ordea, ‘ezta?’ forma fosildua dela nagusi bai tradizioan, bai gaur egun ere.

Hala ere, tradizioko forma zaharragoak erabili nahi izatera, ‘ezta hala?’ baino egokiagoak dira bereiz idatzitakoak (horietan ‘ezta?’ ez doa bera bakarrik): ez da hala?, ez al da hala?, hala ez da? eta abar.

 

AHOSKERA [87. araua]. Hizkera zainduan, ez partikulak eragindako hots-uztartzeak kontuan hartu behar dira. Batzuetan arauz:

1. ez + <d-> → [ezt-]: <ez daki> [eztaki], [*ezdaki]

2. ez + <z-> → [etz-]: <ez zait> [etzait], [*ez zait]; <ez zuen> [etzuen], [*ez zuen]; <ez zara> [etzara], [*ez zara]

Eta, beste bi kasu hauetan, hobespenez:

3. ez + <b-, g-> → [ezp-, ezk-]: <(izan) ez balitz> [ezpalitz]; <ez gatoz> [ezkatoz]

4. ez + <n, l> uztartzean, bi ahoskera moldeak dira zuzenak: <ez nuke> [enuke/eznuke], <ez luke> [eluke/ezluke].

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Ortografia: ezta? ala ez da?”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Ortografia: ezta? ala ez da?”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (625-26).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper