Euskara Batuaren Eskuliburua

ahal ≠ al

ahal ≠ al

Bi hitz dira. Al: bai/ez erako galderak egiteko aditzaren ezkerrean (edo laguntzailearen ezkerrean hura konposatua bada) jartzen den partikula da: Gaixo al zaude? (*Gaixo ahal zaude?). Egin al dezakegu hori? (*Egin ahal dezakegu hori?). Baliokidea da ekialdeko euskalkietan erabiltzen den aditzari eransten zaion -a galde-partikula. ( -a galde-partikula)

 

Ahal, berriz, hiru gauza izan daiteke: 1. ahal izanaditza ( ahal izan): zerbait gertatzeko edo egiteko ezintasunik, eragozpenik ez izatea. Ahal baduzu, egizu (*Al baduzu, egizu). 2. partikula modala, desira adierazten duena. Egingo ahal du!, Ez ahal da eroriko! 3. izena, ahalmen eta indar hitzen sinonimo. Agertu zuen bere ahala eta indarra. [EH]

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper