NOIZ EDO, NOIZ ALA. Juntagailu hautakariak dira biak. Erabilera zabalagoa du edok, eta beti da zilegi (baita alaren esparruan ere). Ala markatuagoa da, eta galderetan erabiltzen da (galdera zuzen nahiz zehar-galdera orokorretan). Honela dator definitua: “Galderetan eta zehar-galderetan edoren ordez erabil daitekeen hitza” [EH]. Adierazpen-perpausetan beste balio bat izaten du alak.
Arestian esan bezala, bi erabileretan edo beti da zilegi. Bigarren erabileran, adierazpen-perpausetakoetan, nahiz eta zein ere bai.
HIL EDO BIZI ala HIL ALA BIZI?
EDO ≠ EDOTA. Enfasi-mailako ezberdintasuna da batez ere. Honela datoz definituta [EH]: edo: "Zenbait (gehienetan bi) hitz, sintagma edo perpaus lotzen dituen hitza". Bata edo bestea aukeratu behar da. Hil edo biziko auzia; edota: “edoren indargarria, bereziki bi perpaus edo sintagmaren artean erabiltzen dena”. Mesede egin nahiak edota irabazi usteak. Esan daiteke ez dakiela nora joan... edota norbaiten zain dagoela.
EDO, ALA ≠ ETA. Ez da zuzena emendiozko juntagailua (eta) erabili beharreko perpausetan hautakaria erabiltzea. *Ez da gauza bera «hogei ber bi» ALA «hogei bider bi» (> Ez dira gauza bera «hogei ber bi» ETA «hogei bider bi»). *Han ziren Agirre, Arangoa EDO Arrieta bezalako idazle ezagunak (> Han ziren zenbait idazle ezagun, hala nola Agirre, Arangoa ETA Arrieta).
EDO eta ETA ENKLITIKOAK
HURRENKERA-ARAZOA. Nola behar du, 15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen? Lehenengoa da zuzena; bestea, ez. Han egon naizen arte guztian, sei hilabete edo, hogei lagun baino ez dira hil. Hila da, orain dela dozena-erdi bat urte edo.
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ea eta ala sarrerak).
—(1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (120-169).
— “Hautua adieraztea: edo eta ala”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Hasierako agurrak: agur t’erdi / *agur eta erdi ”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Ortografia: dela eta, dela-eta”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (30-31).