Euskara Batuaren Eskuliburua

batere ≠ ezer (deus)

batere ≠ ezer (deus)

- Baliokideak dira, aditzaren osagarri, era honetako esaldietan (batere = ezer, deus) ( ezer/zerbait, inor/norbait, inoiz/noizbait; batere ≠ bat ere):

Ez dut batere ikasi. Ez dut ezer/deus (ere) ikasi.

Ez du batere saldu. Ez du ezer/deus (ere) saldu.

Ez dugu batere sinesten. Ez dugu ezer/deus (ere) sinesten.

- Hauetan, ez dira erabat kidekoak:

  Batere erabil daiteke adjektiboaren maila adierazteko; ezer eta deus, ez.

Erabaki hori ez da batere erraza (*ezer erraza).

Ez da batere kontu garbia (*ezer... garbia).

Neska-mutil horiek ez dira batere ikasle onak (*ezer... onak).

  Batere erabil daiteke adberbioaren maila adierazteko ere; ezer eta deus, ez.

Ez dago batere ongi esana (*ezer ongi).

Ez gara batere segur mintzo (*ezer seguru).

Sarri askotan mugak ez daude batere garbi (*ezer garbi)

  Batere ondo egokitzen da <-ik + izena> egiturarekin (izena ezkerrean edo eskuinean duela); ez, ordea, ezer eta deus.

Batere atsekaberik hartu gabe. Ez dut dudarik batere.

Eta haurrek ez dakitela euskararik batere?

Ez duzu laguntzarik jasoko batere.

Beldur(rik) batere gabe etorri da. Batere nekerik gabe egin dute.

  Aditzaren osagarri denean, ukapen osoa hobeto adierazten du baterek:

Ez da batere erabiltzen.

Ez dut batere gogoko...

Batere begiratu gabe egin dut.

Ez naiz batere harritzen.

Goiz jaikitzea ez zait batere kostatzen (ezer).

Filma ez zitzaidan batere gustatu (ezer).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.

—(1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (56, 183).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (64).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper