Arruntena, zalantzarik gabe, baita (...) ere egitura da, ‘eta... ere bai’ eta ‘bai eta... ere’ egituren kide dena
:Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere (eta azaldu ere bai / bai eta azaldu ere).
Hara orduko unatua baitzen, baita haren gizonak ere (...) (eta haren gizonak ere bai / bai eta haren gizonak ere).
Batzuetan, ordea, baita ere lokailua perpaus guztiari dagokionean eta ez sintagma bati, perpausaren hasieran jartzen da; hasieratik dakigu, hala, gehitze-zentzu bat eman nahi zaiola esaldiari: Badu euskarak hitz sorbide ugari, baina baita ere huts nabarmen bat, bederen, aldameneko hizkuntzen ondoan.
EUSKALTZAINDIA (1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (45-50).
—(1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (85-86).
— “Emendioa adieraztea: baita ere”, Jagonet galde-erantzunak.