173. arauak («Astroen izenak») astro hauen izenak biltzen ditu: planetak eta planeta nanoak; sateliteak; izarrak eta konstelazioak; nebulosak eta galaxiak; eta asteroideak, kometak eta izar iheskorrak. Honako hauek, besteak beste: Artizarra, Merkurio, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno, Eris, Pluton, Ilargia, etab. Astroen izen anitz mitologiako jainko-jainkosen izenetan oinarritzen direnez, izen asko 82. arauan ere —«Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak»— ageri dira. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.