C letraren izena da ze (eta <ç> letraren izena, ze hautsia).
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegiak Lgart. marka ezartzen dio ze hitzari, eta ezen eta zeren lokailu/menderagailuak, eta zer eta zein galdetzaileak hobesten ditu euskara jasorako (bai idatzirako, bai ahozkorako). Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira. Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua. Zer ederra den! Jakin nahi duzu zer gertatu zen? Zein euskalki hartu duzu oinarritzat hiztegirako? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen?
Beste erregistro batzuetan, hala ere, hala nola lagunarteko ahozko jardunean edota adiskide bati eginiko gutunean edo antzerki-testu batean egokia izan liteke ze soila ere. Ze berri dugu? Goizago etorri nauk/naun, ze gero lehenago atera beharra zeukaat/zeukanat. Ze polita! [EH] ; ; ;
EUSKALTZAINDIA. “Ortografia: zer, zein / ze (zer ordu, zer polita, zer ona...)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Harridura adieraztea: A zer (...)! / Hara zer (...)! / Oi, zer (...)!”, Jagonet galde-erantzunak.