Helburuzko esaldietan, subjektu berbera denean esaldi nagusian eta mendekoan, erabili izan da subjuntiboa (Leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan), baina oso gutxi; tradizio txikia du molde horrek literaturan. Erabiliena (eta egokiena) aditz-izena duen egitura da; "-t(z)eko"duna, alegia: Leihora hurbildu nintzen kalea ikusteko.
EUSKALTZAINDIA. “Helburua adieraztea: Subjuntiboa eta -tzeko (ikus nezan / ikusteko)”, Jagonet galde-erantzunak.