Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena. Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du.
• Antzeman aditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, asmatu, ezagutu. Adibideak: Probatu gabe ezin ona den antzeman. Gaixotasun larri bat antzeman diote. Ezezkoetan, bi forma onartzen ditu: ‘ez diot antzik eman’ eta ‘ez diot antzeman’.
• Atzeman (du) aditzak, berriz, beste hauek ditu sinonimo: harrapatu, aurkitu, atxilotu, atzitu. Adibideak: Atzeman dute lapurra. Arrainak amuz atzeman. [EH]