Ezin da eman arau zorrotzik, euskaldun askorentzat sinonimoak baitira bi adizlagunok. Aukera biak dituzten hizkeretan, oraindik eta artean bereizi egiten dira, eta, orduan, artean erabiltzen da iragan denaz aritzeko. Diruaren kontuak egin barik nengoen, artean ez baininduen urrearen promesak kezkatzen. Lan hori egin zuen, artean alkate zela. Abrahamek artean ez zuen seme-alabarik. [EH]
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (177).