Anaia hitzak a itsatsia duen arren, hitz-elkarketan anai-arreba (pl.) da forma arautua (ez anaia-arreba). Pl. marka horrek ia beti pluralean jokatzen duela esan nahi du, nahiz mugagabean ere erabil daitekeen: Jesusek ez baitzuen anai-arrebarik izan. Balio bereko hitza da bizkaierazko neba-arreba. [EH]
Fraideei ematen zaien tratamendua. Zenbait ordenatan, apaizten ez diren kideei ‘anaia’ esaten zaie. Komentuko anaia bat etorri zitzaion. Hari zerraizkion bi aita eta bi anaia misiolari. Anaia Frantzisko, arreba Klara.
Mojei ematen zaien tratamendua. Beren artean ahizpa darabilte; baina haiena ez den ikuspuntu batetik, arreba ere erabiltzen da. Moja haiei esaten diete Ahizpa Zuriak. Anaia Frantzisko, arreba Klara. [EH] [OEH]