Euskara Batuaren Eskuliburua

nago(...) -(e)la / eduki(...) -(e)la / nago(...) -(e)n

nago(...) -(e)la / eduki(...) -(e)la / nago(...) -(e)n

Ustea edo iritzia adierazteko esapideak dira. <nago (...) -e)la> moldea ia beti lehen pertsonan erabiltzen da:

  • Nago gezurretan ari zarela. Eta nago adiskideek ez dutela erratearen beharrik. Badakiela nago deabruak adina.
  • <eduki... -(e)la> egitura ere, gehienetan, lehenengo pertsonan erabiltzen da: Daukat Jainkoak Migel zuela mendi hartan zinez deitu.

Egitura horien azpian aditz gobernatzailea isilpean dago ([ustean] egon, [ustea] eduki).

 

Tradizioan bada <nago (...) -(e)n> egitura ere, gehienbat Iparraldeko idazleek eta nork bere buruari eginiko galderetan erabilia (es: ‘preguntarse’, fr: ‘se demander’). Nago hori ez ote den ama. Nago begi hauek behin betikoz nolaz ez ziren hetsi han.

Esaldi horiek, ahozko moldean, goranzko intonazioz eta aditz ondorenean etena eginez esaten dira. ( aditz trinkoak (sintetikoak))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (52-54, 159).

—(2001). "Eta nago (...)-(e)la", Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper