mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak

mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak

Komunikazioa errazteko, egoki izaten da mendeko perpaus luze-konplexu mota batzuk hasieratik markatzea. Horretarako, hitz iragarle deitzen diren partikulak erabiltzen dira. Halakoek, aurrekari gisa jokaturik, mezua errazten dute, modua ematen baitute testuaren esanaz jabetzeko amaierara iritsi arte egon gabe.

 

Hauek dira erabilienak: ea (zehar-galderetan), ezen/eze/ezi (osagarrietan), zeren (eta) (kausaletan), baldin (eta) (baldintzazkoetan), harik (eta) (denborazkoetan), nahiz (eta) (kontzesiboetan):

(EA) Aztertu ea ikerketa hori horretarako ondo gaitutako irakasle eta pertsona batek zuzenduko duen. (zehar-galdera)

(EZEN/EZE/EZI) Gogo txarrez ondorioztatu zuen ezen (eze, ezi) barrunbe-erradiazioa ulertzeko modu bakarra, hain zuzen, atomoak bazirela onartzea eta Boltzmann-en pentsamolde estatistikora biltzea zuela. (osagarria) ( ezen)

(ZEREN ETA) Emaitzok egiaztatzea, ordea, zaila da, zeren (eta) deskribatu berri dudan eredutik garbi ateratzen den moduan, suposizio mordoxka bat egin beharra baitago. (kausala) ( zeren (eta))

(BALDIN (ETA)) Ez zegoen sororik landatzerik, haurrik sortzerik, zaharrik heriotzaren erresumara bidaltzerik, baldin eta iragaitea Pachamamari, Lurraren Jainkosari, koka eskaintzearen bitartez egiten ez bazen. (baldintzazkoa) ( baldin (eta) ... ba-)

(HARIK (ETA)) Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte.

(NAHIZ (ETA)) Eta ni ere halaxe ibili izan natzaizu, lurrez lur, eta hala nabilkizu oraino ere, nahiz eta batzuetan adinak eta erreumak gogogabeturik naukaten eta etsirik bezala...

 

Gehiago jakiteko

ZENBAITEN ARTEAN (2009). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE-IVAP (123-126).

EHUko Euskara Zerbitzua (2012). "Hasiera markatzen duten partikulak (I, II)", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper