zati (zientziako unitateen irakurbidean)

zati (zientziako unitateen irakurbidean)

Honela dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak zati sarreran, besteak beste: 5 Mat. Zatiketaren ikurra (: edo /); zatiketa adierazteko erabiltzen den hitza. 20 zati 4 berdin 5 (20 : 4 = 5 edo 20 / 4 = 5).

 

Hortik abiatuta, zientziaren arloan, zeinak askotan hizkuntza naturalean eragiten duen, zati hitza zatiketa barnean daramaten unitate fisikoen adierazpideetan ere erabiltzen dute estilo-liburuek (km/h, m/s, kg/cm3...), gero eta maizago, beste esamolde batzuekin batera:

25 m/s = 25 metro segundoko = 25 metro zati segundo

1,3 N/cm3 = 1,3 newton zati zentimetro kubiko = 1,3 newton zentimetro kubikoko

 

Horrelako unitate batzuek oso erabilera hedatua dute mundu guztian, unitateen Nazioarteko Sistemakoekin batera, hala nola km/h abiadura-unitatea (irakurtzean, bi aukera ditugu: kilometro orduko edo kilometro zati ordu).

 

Dena dela, kilometro orduko irakurbideak ez du balio hizkuntza naturalean bere horretan txertatzeko, absolutiboan (NOR kasuan) ez bada.

Orduko laurogei kilometroko abiaduran zihoan.

*Laurogei kilometro ordukoko abiaduran zihoan.

?Laurogei kilometro orduko abiaduran zihoan.

Segundoko laurogei metrotik segundoko laurogeita hamar metrora aldatu da abiadura.

*Laurogei metro segundo(ko)tik laurogeita hamar metro segundo(ko)ra aldatu da abiadura.

 

Izan ere, laurogei kilometro orduko aldaera, arrunta oso, solte erabiltzen denean baino ez da aukerakoa. Beste erabilera guztietan, orduko laurogei kilometro da oinarria.

 

Horrekin batera, irakurbide teknikotik hurbilago, 80 km/h irakurtzeko, bada aukera zuzena, zati erabilita: laurogei kilometro zati ordu.

Laurogei metro zati segundotik laurogeita hamar metro zati segundora aldatu da abiadura.

 

Unitate fisiko konplexuagoetan, zati hitzaren bidezko irakurbide teknikoa da aukera praktiko bakarra. Adibidez:

Biskositatearen unitatea (kg/m•s) honela irakurtzen da: kilogramo zati metro (bider) segundo.

 

(Obra honetan, atal hauetan ere agertzen dira esamolde teknikook): ( -ko atzizki banatzailea; zenbatzaileak eta leku-denborazko sintagmak (-ra/-tara: 5 kilometrora/kilometrotara; 5 graduan / 5 gradutan; 5 euroan / 5 eurotan...))

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper