Antzerkigintza 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'n
- Antzerkigintzarekin eta antzezpenarekin, oro har, lotutako hitz eta esamolde ugari arautu ditu dagoeneko Euskaltzaindiak. Horietako batzuk hautatu ditugu hiztegi arauemailetik, Antzerkigintza Euskaltzaindiaren Hiztegian osatzeko.
- Besteak beste, atrezzo, esketx, kamerino eta zulogune jaso dira oinarrizko lexiko horretan.
- Hiztegitxoa HEMEN kontsulta daiteke.
Iruzkin berria idatzi
Ikastolek eta Euskaltzaindiak 'Batasunaren bidean' giza katea antolatu dute euskara batuari gorazarre egiteko
- Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko.
- Goizeko 11etan emango zaio hasiera giza kateari eta 11:30ak arte iraungo du. Une horretarako, bost gune egokituta izango dituzte antolatzaileek, horietako bakoitzean euskara batuari gorazarre egiteko ekitaldi bana egiteko.
- Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.
Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lau urtetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute
- Hitzarmen honen bidez bi erakundeen arteko lankidetza hasiko da, hizkuntza arloan Estellerriko Lizarran euskara sustatzeko xedez.
- Hitzarmenak lau urteko iraupena izanen du, eta urtez urte jarduera eta ekimenak zehaztuko dira. 2023. urtean, onomastikarekin eta sustapenarekin lotutako ekimenekin abiatuko da elkarlana.
- 'Batasunaren bidean' egitasmoa aurkeztuko da ostiralean
- ‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango da maiatzaren 12ra arte
- ARIKALA, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea
- Euskaltzaindiak Mintzolaren 2023ko ikerketa-sarien deialdia egin du