Ikasturtea eta urte politikoa
- Ikasturte berriaren atarian gaudela eta, gomendio batzuk hautatu ditugu: Ikasturte politiko esamoldearen ordez, nahikoa litzateke urte politiko erabiltzea.
- Gogoratu *ikaslego eta *irakaslego baztertzekoak direla, eta horien ordez, ikasleak/ikasleria eta irakasleak/irakasleria erabiltzea gomendatzen duela Euskaltzaindiak.
Irakurri gehiago: Ikasturtea eta urte politikoa Iruzkin berria idatzi
Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean
- Irailaren 7an – 18:00etan – Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan: Lexikoaren azterketari buruzko hitzaldia. Euskaraz.
- Irailaren 8an – 18:00etan – Elkanon: Joakin Lizarragaren lanak eta biografia. Gaztelaniaz.
Joseba Intxausti Errekondo historialari euskaltzalea zendu da
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joseba Intxausti, eragile euskaltzalea eta euskaltzain ohorezkoa; asko zor dio euskal kulturak, gehiago euskararen akademiak".
- Intxausti Seguran jaio zen 1936ko uztailaren 20an eta Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen Historia ikasketak.
- 1961ean euskaltzain urgazle izendatu ondoren Euskaltzaindian urte luzetan aritu zen Euskararen historia soziala ikertzen eta dibulgatzen eta, horretaz gain, hainbat egitasmotan ekarpena egiteko aukera izan zuen, besteak beste: Aditza, Argitalpenak, Alfabetatzea, Gramatika, Joanes Etxeberri egitasmoa eta Euskera agerkaria. Gipuzkoako ordezkaria ere izan zen 1979an. 2004ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Akademiak.
- Jakin Fundazioko ohorezko kide eta UZEIko zuzendari ohia izandakoa, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko idazkaria ere izan zen.
- Errekalde tanatorioan 10etatik 17etara izanen da biharko egunean. Hileta-elizkizuna abuztuaren 19an izanen da, 18:00etan, Donostiako Atotxako frantziskotarren elizan.
Argazkia: Lobo Altuna.