6. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordea
IKT batzordeak bere proiektuak garatuko ditu lau urteetako plangintza baten bidez irizpide hauen arabera:
- Jada Euskaltzaindiarenak diren eduki linguistikoei baliabide teknologikoen bitartez garatuz.
- Baliabide teknologikoak sustatuz eta kasuan kasuko batzorde, egitasmo eta zerbitzuekin batera jokatuz, linguistika aplikatuaren aldetik.
- Euskaltzaindiaren azpiegiturak sortuz eta sendotuz, teknologia berrien eremu beregaina izateko asmoarekin.
Parte hartzaileak
Burua:
Zuzendaria:
Idazkaria:
Iker sailburua
Teknikariak:
- Informatika zerbitzuaren arduraduna
- Komunikazioa eta irudia zerbitzuaren arduraduna
Kideak:
- Buruordea
- Idazkaria
- Jagon sailburua
- Diruzaina
Aholkulariak:
- Batzordeburuak
- Egitasmo-zuzendariak eta lantaldeen eta zerbitzuen arduradunak, gaiaren arabera
- Aholkulari informatikoak
Aholkularitza teknikoa:
- Idazkariordea
- Kudeatzailea
- Egitasmoen bateragilea
5. Azkue Biblioteka eta Artxiboa batzordea
Azkue Biblioteka eta Artxiboa batzordea egiturazko batzorde bat da eta bere eginkizuna da Azkue Biblioteka eta Artxiboaren egitasmo desberdinak gainbegiratzea alderdi akademikoari dagokionez.
Hortaz, ABA zerbitzuaren fitxan jasotakoari buruz jardungo du nagusiki batzorde honek, betiere, erakundearen plangintza akademikoaren arabera eta zuzendaritza eta gainerako batzorde, egitasmo, zerbitzu eta lantaldeekin elkarlanean.
Parte hartzaileak
Burua eta bibliotekaria:
Euskaltzainburua
Idazkaria:
Teknikaria:
Azkue Biblioteka eta Artxiboaren arduraduna edo zuzendaria
Kideak:
- Altonaga, Kepa
- Bilbao, Gidor
- Gartzia Trujillo, Sebastian
- Lakarra, Joseba
- Lizundia, Jose Luis
- Luzuriaga, Gerardo
- Ouret, Marie-Andrée
Aholkulariak
3. "Euskaltzaindiaren buletina" Idazketa batzordea
Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen mota dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Azken honek Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da urtea bukatu eta hurrengo sei-hilabetekoan.
Honako hauek dira argitaratzen diren Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren atalak: ekitaldi nagusiak (sarrera-hitzaldiak, biltzarrak, jardunaldiak, hilberri-txostenak,...), batzar-agiriak, arauak, adierazpenak, irizpenak eta txostenak, eta urteko osoko kronika akademiko laburra.
Parte hartzaileak
Zuzendaria:
Euskaltzainburua
Kideak:
- Arejita, Adolfo
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Lakarra, Joseba
- Sagarna, Andoni
- Salaberri, Patxi
- Toledo, Ana
- Zalbide, Mikel
Aholkulariak:
Kudeatzailea eta idazkariordea
Kudeaketa teknikoa:
Argitalpen eragilea eta Egitasmoen bateragilea
2. “Euskera ikerketa aldizkaria” Idazketa batzordea
Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen mota dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Euskera ikerketa aldizkariak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu, eta paperean eta euskarri elektronikoan argitaratzen da.
Parte hartzaileak
Zuzendaria:
Euskaltzainburua
Idazkaritza:
Kideak:
- Aurnague, Mixel
- Bidegain, Eneko
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Gaminde, Eba
- Garikano, Asun
- Juaristi, Patxi
- Salaberri Zaratiegi, Patxi
Aholkulariak:
Kudeatzailea eta idazkariordea
Kudeaketa teknikoa:
Argitalpen eragilea eta Egitasmoen bateragilea
4. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) batzordea
Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) batzordea egiturazko batzorde gisa finkatuko da. Helburu nagusiak hauek ditu: (1) EBE argitalpena etengabe eguneratzea. (2) JAGONET/EEE zerbitzuen talde berresle lana egitea eta (3) hurrengo lau urteetan, EUSKARA BATUAREN ORTOTIPOGRAFIA (EBO) formulatzea. Batzorde ahaldundu baten moduan, orain arteko arauak, irizpideak eta gomendioak bilduz eta azken aldi hauetan sortu diren premia berriei irtenbideak emanez, preskripzioaren zein irizpide eta gomendioen bidetik.
Parte hartzaileak
Burua:
Idazkaria:
Kideak:
- Arrarats, Irene
- Barrutia, Eneko
- Etxebarria, Igone
- Mujika, Alfontso
- Petrirena, Patxi
- Arrigain, Isabel (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren ordezkaria)
- EITBren ordezkaria
- Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria
- Euskara Eskuz Eskuren ordezkaria