Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala)

2007an sortu zen egitasmo honek euskara eta berarekin harremanetan izan diren hizkuntzen denboran zeharreko gizarteko izaera-bizierak aztertzen ditu; iraganaren jarioan datozen gizarteko hizkuntzekiko usteak, zientziak, antolaerak, egoerak, jarrerak, jokabideak, aldakuntzak eta abar ikertu nahi ditu, Linguistika, Soziologia eta Historiografiaren artean kokatuz.

Joanes Etxeberri egitasmoa izena hartu du proiektuak eta Historia sozialaz dihardu. Gizarteko historia egin nahi du eta iraganetik denboran zehar datozen edukiak bilatu behar ditu, ikertu, ordenatu, aurkeztu eta hedatu.

Epe ertaineko helburuen artean honako hauek daude: lehendabizi, garai eta gai desberdinei buruzko iker-saioak burutzea; gero, egitasmoarekin lotutako hainbat material (iker-saioak, bibliografia, oinarrizko lan-tresnak, aurrekariak diren lanak...) argitara ematea; datuen bilketarako prozedurak eta jokabideak behar bezala finkatzea, beharrezko informatizazio-bideak barne; elizaren arloan batzorde-lana abiaraztea. Epe luzeagora, beste iker-alorretako proiektuak eta lanak bideratzen hastea; oro har, jasotako datuak Interneten bidez publiko zabal baten esku jartzeko asmoa dago

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper