ISSN: 0210-1564 (inprimatutako bertsioa)
ISSN: 2792-2278 (bertsio elektronikoa)
Espainiako Erresumak Euskaltzandia, 1976an, Errege Akademia gisa onartzen du. 1979an Euskadiko Autonomia Estatutua aldarrikatzen da eta, 1982an, Nafarroako Foruaren Hobekuntza Legea. Testuinguru sozial honetan Akademia ofizialtasuna eta errekonozimendua lortuz doa eta horrek eragin zuzena dauka bere buletinean. Hartara, 1980an “Aurkibidea (1920-1979)” osatu eta argitaratzen da, aro bat markatuz eta agerkariarentzat aldi berri bat nolabait iragarriz.
Euskaltzaindiaren jardun akademiko ugaltzen doa eta Arrasateko 1979ko eta Iruñeko 1984ko Biltzarrek garrantzi handia izan zuten, bertara euskal gramatikako arlo askori buruzko lanak aurkeztu ziren eta. Horiek Euskera agerkarian argitara ematean Euskaltzaindiak, berriz ere, darabilen normaltze- eta arautze-lana noraino heltzen zen erakutsi zuen.