17,10€ 18,00€
Lan honek, euskarak Nafarroan izan duen bilakaera positiboa erakutsi, eta izan dezakeen bilakaera irudikatzen du. Horretarako azken lau populazio erroldak (1986tik 2001 arte) oinarri gisa hartzen ditu. Eboluzioa hobeto azaltzeko, irizpide geografiko eta historikoak ardatz harturik, Nafarroaren eskualdeen azterketa bat proposatzen du, dauden berrogeita lauen ikerketa zehatza eginez. Lana, azken ondorio batzuekin osatzen da; besteak beste eskualde desberdinetan, euskararen desagerpenaren garaia eta hizkuntzaren berreskuratze maila uztartuz eta berreskuratzea desagerpenaren norabide beretik doala azalduz; alegia, berreskuratzea biztanle gehien dituen guneetan eta gizarteko sektore eskolatuetatik hasi dela. Ondorio nagusi gisa, Nafarroako hizkuntza eremuen sailkapenaren aldaketa proposatzen da, 21. mende hasierako euskararen egoera aintzat hartuko lukeen sailkapen berri bat.