11,40€ 12,00€
Jean de Jaurgain (1842-1920) Zuberoko jauntto txiki bat zen, denborarekin aberastasuna galtzen joan zen sendi batekoa eta laborantzatik bizi zena. Horretaz landa, Euskal Herriaren Historiaz eta Literaturaz asko ikertu eta idatzi zuen, frantsesez idatzi ere. Halaber, Euskaltzaleen Biltzarreko presidentea izan zen Jaurgainek, 1899an, xiberotar ahozko literaturaren sei kondaira poetiko idatzi zituen Quelques légendes poétiques du Pays de Soule liburuan. Jean-Luis Davantek frantsesez argitaratu zen liburua euskaraz ematen digu. Alegia, kondaira euskaraz zegoen baina orain horien azalpenak euskaraz ematen ditu zuberotar euskaltzainak. Halaber, Jean de Jaurgain nor zen azaltzen digu eta kondaira horien iturrien berri eman ere.