9,98€ 10,50€
Eleberri argitaragabea. Labayru Ikastegiak eta Euskaltzaindiak koedizioz argitaraturikoa. Azkueren lan luze-zabala. Hauteskunde-aldian joan den mendeko azken urteetan Euskal Herriko zati jakin batean izaten diren sezio eta burrukak kontatzen dira Latsibin. Eleberri honen kokalekua Mungialdea da, eta zehazkiago Jatabe. Baina Bizkaiko hiriburua ere, hots, Bilbo, txitean-pitean agertzen da; garai hartako Bilbo, noski. Hizkerari bagagozkio, Latsibi bizkaieraz dago eta hizkera guztiz artatua eta jasoa du. Alde batetik, herrian oinarritutako hizkera erabili nahi du, baina bestetik, guztiz garbia ere bai.