17,10€ 18,00€
1905ean hil zen Jean Pierre Arbelbide kalonjea eta euskal idazle ezaguna. Nafarroako gobernuak nahiz nafar idazleen izkribuekin liburu sorta berri bat abiatu, Euskaltzaindiaren aholkuari jarraikiz, erabaki du Nafarroa Behereko Zaro Iturbidean jaioa zen idazlearen mendeurrenkari, 1890ean eta 1892an, Desclée de Brouwer baitan, Lilleko hirian, bi argitalpen izan zituen 480 orrialdeko Erlisionea deitu liburua berrargitaratzeko. Pierre Charritton euskaltzainak eman dio aurkezpena liburuari, baina norberak ikusi behar du ea gaurko Euskal Herriari dohazkon egiarik beharrenak direnetz ordukoari horrelako jantzi ederrarekin egileak eskaini zizkionak.