39,90€ 42,00€
Seminarioan ikasketak egiten ari zenetik hasi zen R. M. Azkue herri-kulturari zegozkion ikerketak burutzen. Nahiz eta lehendabiziko iker zaletasuna izan, azken argitaratu zen lan mardula dugu hau, egileak hirurogeita hamar urte zituelarik kaleratzen hasia, euskara eta euskal kulturaren alde egindako erraldoi lanaren bukaera.
Bigarren argitarapena ahitua zenez gero, beharrezkoa zen euskal kulturazaleen argibide eta poztasunerako hirugarren hau kaleratzea. Lau liburukien edukia hau da: I. Ohitura eta sineskeriak. II. Ipuin eta irakurgaiak. III. Atsotitzak etabar. IV. Herri otoitzak, olerkiak...