laxo
1 adj. Lasaia, artarik gabea. Ik. zabar. Nehon ere ez dakusat hain laxo den artzainik, otsoa kentzen ez duenik bere ardietarik. Bizitza laxo bat daramatenen heriotza gaiztoa. Hainbat kristau laxo, Jaunaren loriaz hain axola gutxi dutenak. Esku laxoak eta alferrak. 2 adb. Lasai, estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. Egizu loa laxo.
3 adb. Askatuta, lotu gabe. Zakurra laxo dago.
4 iz. Eskularruz, aurrez aurre jartzen diren bi talderen artean, jokatzen den pilota-jokoa. Laxoa arras galdu da gure eskualde honetan. Laxoko edo luzeko jokoak errebotekoaren lege bertsuak ditu.