baieztatu, baiezta, baieztatzen
1 du ad. Zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa dela adierazi. Ik. berretsi; egiaztatu. Anton. ezeztatu; ukatu. Sinesmenak baieztatzen digulako dakigun gauza. Ez du baieztatzen, ez ezeztatzen. Erakundeak egunkariak kaleratutako informazioa baieztatu du. Zaldunaren ikuskaria sinesgarria da, ez bakarrik lekukoaren santutasunagatik, baita gero gertatu ziren mirariek egiaztatu eta baieztatu zutelako ere. 2 du ad. Egiazkotzat ematen den zerbait adierazi. Aditu gehienek baieztatzen dute nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Ilargian dauden materialekin ura sor daitekeela ziurtasunez baiezta dezakegu.