ihartu, ihar/ihartu, ihartzen
1 da/du ad. Landareez mintzatuz, hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu, bizitasuna galdu edo kendu. Ik. idortu; lehortu. Bero handiak ihartu duen belarra bezala. Errorik egiten ez duen landarea fite ihartzen da. Libanoko zedro ezin ihartuzkoa. Artoa ganbaran ondo ihartua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lore, hosto erdi ihartua. Baba-leka ihartuak. 2 da/du ad. (Gorputz adarrez mintzatuz). Bat-batean besoa ihartu zitzaion. Ahanztean herria, ihar bekit mihia!
3 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, argaldu, zimeldu; akitu, makaldu. Eritasunean bezala, zahartasunean ere ihartzen gara. Gorputza, sukar batez ahitua eta oinaze minez ihartua. Ezin hil, ezin biziz nago net iharturik. Hala, kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango, betiko sutarako baizen. Hala, amoranteak bipiltzen du, larrutzen du, ariman eta gorputzean ihartzen du gizon ezkondua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ezar lur pixka bat gorputz ihartu honen gainean.
4 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Inoiz ihartuko ez den Lizardiren poesia. Grina hori ez zitzaion sekula ihartu, urritzen eta bakantzen joan bazitzaion ere.