hil kanpai, hil-kanpai
1 iz. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen kanpai-hotsa. Ik. hil ezkila. Hil-kanpaiak hasi ziren. Norengatik ote da hil-kanpaia? 2 iz. Zerbaiten betiko amaieraren eta desagertzearen iragarpena. Gernikako Estatutuaren hil-kanpaiak aspaldi jo zirela azpimarratu du. Hainbatetan entzun ondoren gure hizkuntzaren hil kanpaiak, pentsatzen hasita nago euskarak ere esaerako emakume eriak bezain sanoa behar duela bihotza. Bankuak nazionalizatzea iraultzari ateak irekitzea zen, kapitalaren azken hatsa eta hil-kanpaia.