1 emaitza Abraham bilaketarentzat [1 - 1]
Abraham (es), Abraham (fr), Abraham (en)
Judu, kristau eta musulmanentzat pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa da Abraham. Bere seme Isaak eta Ismael-engandik sortu ziren juduak eta musulmanak. Abraham Noeren ondorengoa zen eta Ur (Mesopotamia) hirian bizi zela Palestinara joateko agindu zion Jainkoak. Ezaguna da semea hiltzeko agindua hartu zuenean, bere fedearen frogatzat, betetzeko prest azaldu zela. Abraham Ibn Ezra olerkari eta zientzialaria Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1092an, eta sorterria utzirik Frantzian, Italian, Ingalaterran eta Egipton barrena ibili zen. Santuaren eguna urriaren 9an da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.