(...)
Beste alde batetik Nomenklator berean [Nom. Guip., 1857] Ayesu-baso baserria Zumarragan, eta Ayesua eta Ayesua-errota Villarreal-en, ditugu, agian Aiertza edo Aiartza formen erakoak diratekeenak jatorrizko zentzuz, zigur ezin egon bagaitezke ere, ai(h)er + -zu berrekailu kolektivo txistukari frikaridunaren bidez *Aiesu moduko forma sor baitzitekeen, Elosu ugari < [elorri] elorr- + -zu erara explikatzen den bezala, gaztelaniaz 'Espinal', edota Legasua eta Legasugoitia, baserriak Zamudion, < legar + -zu erara -bertakoek Legasu ahoskatzen dute, cfr. Beatriz Madariaga, Euskera, XXXIII (1988), 250 orr.-, Legarza bezalatsu, baserriak Ean, < legar + -tza. Juan de Arin Dorronsoro-k, ordea, ahoz Aitsuko txarakadie biltzen du Ataun-erako, izkribuz "año 1748 Ayesuco characadi" dena, eta bertakoek -ts- emaiten dute, eta ez -s- frikaria, eta hori dela-ta hura ez da Elosu eta Legasu formen aitzinean symmetrikoa, cfr. "Contribución al estudio de la toponimia (Ataun)", BRSVAP, XXVI (1970), 163-204 orr., 190 orr. Berdin gertatzen da Leire-ko dokumentazioko ualle de Agessu (1063, dok. 69), in ualle de Agexsu (1056, dok. 50), XI mendeko formekin ere, zeren egungo egunean Ayechu baita, eta ez *Aiesu, cfr. Angel J. Martín Duque, Documentación medieval de Leire (siglos IX a XII), Pamplona 1983. Dudak agertuarren nahiago dut hemen problema planteaturik uztea. Edozein modutan ere posible da kasuren baten -tsu berriagoa kutsatu izaitea -zu berrekailuari, hartsu hitzean gertatzen den bezalatsu, Azkue-ren hiztegiaren araura 'lugar pedregoso', Lapurdi-ko Ainhoa-ri dagokiola, harrizu forma zabalaren ondoan
(...)
Zer: Toponimoa, deitura
Non: --
Jatorria:
DRPLV