(...)
Aldabea de la Tejería Aldabea de Larziaga-ren goiko aldea da, eta Balsa de la Tejería Bidemakurra-ko idoia. Carasol de la Tejería Carasol de la Tejería de abajo edo Carasol de Arbolaga da (ikus beherago), eta Cruz de la Tejería eskuarki La Cruz deitu ohi dena. Fuente de la Tejería Bidemakurra-ko idoiaren ondoan dago.
Goiko teileria gerla aurretik 1945 inguruan H. Salaberrik berriztatu zuen arte gelditua eta are hondatua egon zen. Berrikuntzaren ondotik urte batez edo biz funtzionatu zuen, eta teilariek, itxi baino lehen, teila pila handiak metatu zituzten, herrian urte batzuetan teila beharrik izan ez zedin.
Gerla aurretik, gelditu eta hondatu aitzin, Valencia aldeko teilariak etortzen ziren Uxuera teilak egitera. Buztina Txutxu Alto-tik eta teileriaren ondoko Alto del Guarro-tik hartzen zuten, eta ura Fuente eta Balsa de la Tejería-tik teiletxeraino egindako erretentxo batzuen bidez eramaten zen. Teilak egindakoan teileria ondoko larrainean uzten zituzten lehortzen.
Lehen udalarena zen eraikuntza hau partikularra da orain.
(...)
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.