(...)
[Euskararen mugak. Pitillas] 1627an Los Mendiquilles dugu [PRA-Kaparroso, 30. k.], eta 1640an Los Mendiquillos [Id., 38. k.]. Oinarrian Mendiki-ren moduko zerbait izan genezake (cf. Mendiki, Iturriki… [Ikus Uxueko Txorria-n dioguna.]), eta bukaerako -es hori aurreko sarreran aipatu joerari zor lekioke, artikulua bera bezala. Tarteko -(i)l- zer den, ordea, ez dakigu.
-Killo, -killu atzizki txikigarritako har liteke (cf. -til, -(s)kil txikigarria duten izenak), hau balizkako kontu hutsa bada ere. Dena den, Zubietan Berro eta ustezko berrekailu horretaz osaturik egon daitekeen Berraquillu dugu 1621ean [PRA-Doneztebe, 21. k. Informazio hau Andrés Iñigo iturendarrari zor diogu].
Zizur zendeako Undion Mendigilla, Mendikilla dugu dokumentazioan, Mendikilla egun [TCPCC, 445. or.]; Etxalekuko Mendigilága Mendiquillaga zen 1604 eta 1609an [PRA-Ihaben, 1. k.], Mendiguillaba 1770ean [Gravámenes, 7. l., 146. zkia.], Mendiquillavidea 1815ean [Gravámenes, 7. l., 146. zkia.]. L. Mª Mujikak Burgosko iparraldean (edo Errioxan?) Mendegillo biltzen du Val¬malan, Mendigillo Santa Olallan, eta Mendikillo beharbada herri berean [Ikus "El euskara en la toponimia de Burgos", Luis Villasanteri omenaldia, 341. or.].
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11