(...)
Asto-ren elkarketako aldaera ohi den asta- eta bidea ditugu hemen.
1840an Esta bidea azaltzen da, alegia, Aristuziaga > Astuziaga > Estuziaga toki-izenean edo astigarra > estigarrón izen arruntean agertzen den a- > e- aldakuntza [José María Satrústeguik ere aldaketa hau jasan duen toponimoa bildu du Urbasan (Planteamiento general de la etnografía de Urbasa, 59-60. orr.). La inestimable ayuda del animal de carga, como es el burro, exige otra concepción del camino con veredas más espaciosas que los usuarios llaman Astobide, Astabide. Eztiturriko estabidia. Al desaparecer los burros ya no tiene sentido la palabra que empieza a ser sustituída por lasterbide, atajo] jasandako aldakia, eta 1892ko katastroan forma horixe aurkitzen dugu.
Bide hau Carasol de Villantigua-tik Mugazuria eta Aristuziaga-n barrena Uxueren Aragoa ertzeko errotara zihoana izan daiteke, garia eta bestelako laboreak errotara ehotzera eramateko astoak erabiltzen baitziren maiz.
Guztiarekin ere, ez dago zeharo garbi errotarako bidea eta Astabidea bera ote ziren. 1782ko lekukoa identifikatzearen kontra mintzo da.
Portillo de Astabidea egungo Portillo del Señor [El Señor uxuetar baten izengoitia da] izan daiteke, alegia, Corral del Señor-etik hurbil Galipentzuko bidean dagoen atea, Carasolalto, Cuartochiguito eta Mugazuria-ren arteko mugakoa.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.