Kyoritsuko (Tokio) Unibertsitateko Nazioarteko Ikasketen Fakultateko Hisao Ishii Geografia irakaslea Euskaltzaindian izan zen atzo, irailaren 3an, Euskal Herriko toponimiaz egiten ari den ikerketaz datuak biltzeko. Iaz ere egon zen harremanetan Onomastika batzordeko buruarekin eta aurten gaian sakontzeko asmoz Onomastika Zerbitzuko arduradunarekin izan da solasean.
Bereziki interesgarria izan zaio izenen normalizazioaren inguruan egon diren gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.