Maiatzaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Antonio Zavala zena omendua izan zen, Tolosan. Diputazioarekin batera, Tolosako Udalak eta Euskaltzaindiak ere parte hartu zuten ekitaldian. Hizlariak hauek izan ziren: Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Joxemari Iriondo eta Pello Esnal euskaltzain urgazleak eta Auspoa taldeko partaideak, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Ekitaldi berean, Uztapideren Lengo egunak gogoan liburuaren berrargitalpena aurkeztu zen. Liburu honetan lanean ari zela hil zen Antonio Zavala, eta Joxemari Iriondok eta Pello Esnalek amaitu dute lana.
Entzuleen artean, hauek ere izan ziren: Adolfo Arejita eta Ana Toledo euskaltzain osoak, Koldo Artola ohorezko euskaltzaina, eta Jabier Kaltzakorta eta Juanjo Zearreta euskaltzain urgazleak.
Andres Urrutiaren hitzaldia: "Antonio Zavala, euskaltzaina" 76,57 Kb