Kanpoko leku-izenei buruzko lehen araua 1995ean eman zuen Euskaltzaindiak. Geroztik, beste arau asko eman ditu, eta, gainera, emandako lehenengo hirurak -32. araua (1995): Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak; 36. araua (1995): Frantziako errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak; eta 38. araua (1995): Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak- eguneratu ere egin ditu: 32. araua eta 36. araua 2006an, eta 38. araua 2007an.
Akats-zuzenketa eta eguneratzea kanpoko leku-izenen arau batzuetan (PDF, 64,32 KB)