Juan Garmendia Larrañaga etnografo, historialari eta ohorezko euskaltzainari Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Saria eman diote. Sari hori ekainaren 22an jaso zuen, Foru Aldundian eginiko ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi ohiaren eskutik.
Bere "lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik" merezi izan du saria Juan Garmendia Larrañagak, epaimahaiaren aburuz. Horrez gain, "desagertzear zegoen mundu bat jaso eta etorkizuneko belaunaldiei erakusteko izan duen ikuspegi aurrerakoia" ere baloratu du epaimahaiak.