Zein da zuzena, Gezurra dirudi hain argal egotea ala Gezurra dirudi hain argal egoteak?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Nik neuk singularreko komunztadura hobesten dut eta gehiagotan erabiltzen. Adibidez: Cavaillé-Coll organo ugari egin zen. Zuzen ari al naiz?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Zuhaitz asko landatu genuen ala genituen?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak
Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da, singularrean ala pluralean?: Hamaika buruhauste izan ditut/dut?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > esapideak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak, joskera > esapideak
Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Gure etxepeko dendan, sarrerako atean, Zabalik egotearen kontrako adierazpen bezala Itxia jartzen du. Zuzena da hori ala Itxita jarri behar du?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Gaur bero dago, bai; baina: Zopa bero dago ala beroa dago? Babarrunak eder daude ala ederrak daude?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Ordua nola esan delako arauak (35. araua) erakusten du arazo bat komunztadurarena dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?
Zalantza-mota:
morfologia > orduak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > orduak
Esaldi koordinatuetan, eta erabiltzen denean, zeinekin komunztatu behar da subjektua, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada. Esate baterako:
Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du?
Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, hitzak > juntagailuak