8 emaitza bilaketarentzat
‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Testu bat ‘ozenki’, ‘ozen’ edo ‘ahots altuan’ irakurtzen dugunean, ahots gora irakurtzen dela ere esan daiteke? Eta boz gora?
Zein da hitanoaren eta hikaren arteko desberdintasuna? Gauza bera al dira?
Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, ala biak ongi daude?
Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.
Semantikaren aldetik berdinak al dira bakarrik eta baino ez? Eta erabilpenean?
Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Zein da bakarrik eta bakarraren arteko ezberdintasuna?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.