48 emaitza bilaketarentzat
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Erabili izan al da inoiz ahala aditz jokatuekin? Adibidez, etorri ziren ahala bezalakoetan.
Zuzena al da Oraintxe ez daukat hori ikusteko gogorik, ala orain beharko luke?
Badira... egiturarekin -(e)la erabili behar dugu beti ala -(e)netik ere erabil daiteke? Zuzenak dira, adibidez, Badira hamar urte ezkondu nintzela eta Badira hamar urte ezkondu nintzenetik esaldiak? Biak zuzenak?
Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Erabil al daiteke dagokidanean (adibidez, niri dagokidanean) dagokidanez formaren ordain gisa?
Zuzena al da Patxi etor dadinean jai handia egingo dugu erabiltzea etorkizunari begirako denborazkoa egiteko?
Forma bi hauen artean, orain bertan / oraintxe bertan, zein da zuzena?
Zein dira noiz arte? galderari erantzuteko forma zuzenak kasu hauetan: etzi arte / etzira arte; ostiral arte / ostirala arte / ostiralera arte; azken unera arte / azken unerarte; mendera arte / menderarte; urtera arte / urterarte; ordura arte / ordurarte, ordurarteko...
Goizez eta goizean desberdindu behar dira? Muga garbiak dituzte? Goizez egiten dut lan ongi esana dago ohitura adierazteko?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.