1 emaitza bilaketarentzat
Gure inguruan, Gipuzkoako Beterrin behintzat, ilargia handitzen ari den garaiari ilgora edota ilberri deitzen zaio; eta txikitzen ari denari, ilbehera. Eta nik ikusitako hiztegietan ere horrela azaltzen da. Baina aurtengo 2019ko egutegi batek honako hau dio:
ilgora: ez du esan nahi ilargia handitzen ari denik, egunetik egunera zeruan goragoko orbita egiten duela baizik (gaztelaniaz, luna ascendente).
ilbehera: ez da ilargia txikitzen ari dela, baizik eta egunetik egunera zeruan egiten duen orbita gero eta beheragokoa dela (gaztelaniaz, luna descendente).
Egutegi horren arabera, apirilaren 19an, apirileko euren ilbehera omen delakoaren erdi-erdian... ilargi betea izango da!
Nahaste-borraste horrek eragin dizkidan zalantzak argitze aldera, hona nire galderak:
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.